Alzheimer-a ekidetzeko zenbait era daude, baina honako hauek dira edonork aurrera eraman ditzakeen aktibitateak:
Erretzea ekiditu. Estokolmon egindako ikerketa batzuek, gaixotasunaren eta zigarroaren osagai batzuen arteko zuzeneko lotura adierazi dute.
Garunaren aktibotasuna mantendu. Pertsonak estimulua duen bitartean, gurutzegramak, marraztea edota landareak ureztatzea bezalako estimulua edo ekintzak, garuna funtzionamenduan egongo da.
Isolamendua ekiditu. Familiarekiko edo pertsonekiko kontaktua onuragarria da, komunikazio ahalmena mantenduz.
Irakurtzea eta hausnarketa sorrarazten duten dokumentalak eta pelikulak ikustea gomendatzen da.
Diabetesa edukitzekotan, gomendagarria da tratamendua jarraitzea eta iraunkor mantentzea.
Gizentasuna kontolatu behar da.
Arterietako hipertentsioa kontrolatu behar da, Alzheimerra eragiten baitu.