Ongi etorrri

Ongi Etorri

martes, 15 de diciembre de 2009

Hona emen slideshare pregramatik hartutako bideo hau, zein zerikusi handia du gaiarekin izan ere alzheimer-aren sintoma eta arazo larrienak azaltzen ditu.

martes, 10 de noviembre de 2009

Alzheimer-a eta ingurunea


Hona emen gaixotasunarekin aurkitu dudan informazioa ikus ditzagun zeintzuk dira gaixotasunaren eraginak gizartean:

Gaur egungo gizartearen erronkarik latzenetako bat biztanlegoaren zahartze ekidinezinaren gestio egokia da. Egungo bizi-itxaropen handia eta jasaten dugun jaiotze-tasa baxuaren baturak emaitza beldurgarria dakar: "demografi piramidea" izenez ezagutzen duguna alderantziz jartzen ari da pixkanaka.
Estatu espainiarrean, 65 urtetik gorako bost milioi pertsona daude dagoeneko , hau da, biztanlego osoaren %16, edo zazpi biztanletik bat. Belaunaldien zahartze horren arazo nagusia zenbait gaixotasun kronikorekin duen lotura da; adinekoen osasunarentzat eragozpen handia izateaz gain, arazo sozial eta ekonomiko handia da dagoeneko. Zahartzaroko dementzia dutenek osatzen dute kasu paradigmatiko bat; gure organismoaren zahartzearekin lotuta, dementzia horiek arrazoi askoren ondorio izan daitezke, bainak kasuen %90ean gaixoak Alzheimer gaixotasuna izaten du edo; besterik gabe, aldaketa baskular txiki baina ugariak, buruko infartoak sortu eta herriko hizkeran esanda, garunera ez da odol-zirkulazioa behar bezala iristen. Esan beharrik ez dago ondorioak larriagoak direla gaixoak gaitz biak batera dituenean. Estatistikei begiratuz gero, dementzia mota hauek 65 urtera arte oso gutxitan agertzen direla ohartuko gara, baina adin horretatik aurrera hazkunde esponentziala antzematen da: 70 eta 80 urte bitartean, 100 lagunetik 15ek izaten du dementzia motaren bat. 80tik 90erako tartean, berriz, %33ra arte iristen da era horretako gaitzen bat dutenen portzentaia. Sarritan, zoritxarrez, etxekoek adinaren kontutzat hartzen dituzte Alzheimer-aren lehen sintomak eta ez diote medikuari kontsultatzen. Kasu batzuetan, medikuak berak ez die aldaketa horiei inolako garrantzirik ematen, garaiz antzemanez gero zenbait kasu sendatu ere egin daitekeen arren. Edo, gutxienez, tratamendua eraginkorrago izatea lortuko litzateke.

Alzheimer-a detektatu


AEBetako zientzialariek egindako aurrerapausoen eskutik, Alzheimer gaixotasuna hasierako urratsetan diagnostikatzeko testa lor daiteke. Science aldizkarian azaldu den ikerketa Washington Unibertsitateko Medikuntza Eskolan egin da, St. Louisen.
Saguekin egindako esperimentuek erakutsi dute test hori gai dela garunean zenbat amiloidosi dagoen zehaztasunez detektatzeko. Proteina hori estuki lotua dago Alzheimerraren garapenarekin, plakak sortu eta garuneko zelulak hiltzen baititu. Alzheimerraren sintomak azaltzen direnerako, ordea, litekeena da plakak horiek urtetan detektatu gabe izatea. Beste hainbat testek odolean dagoen amiloidosi-kantitatea neurtu izan dute garunean dagoenaren adierazgarri delakoan, baina ez dute emaitza onik lortu.
Test fidagarria
AEBetako taldeak mutazio berezi bat zuten saguak aztertu zituen. Sagu horiek, mutazioaren eraginez, amiloidosi-plakak garatzen zituzten, bakoitzak bere neurrian. Odoleko amiloidosi-maila zuzenean neurtu ordez, lehenik saguei m266 izeneko konposatu bat injektatu zieten. Dirudienez, konposatu hori gai da garuneko eta inguruko amiloidosi-kantitatea atzemateko. Minutu batzuen ostean, odoleko amiloidosi-kantitatea saguen garunean zeuden plaken adierazle zehatza zela ikusi zuten.
David Holtzman ikertzaileak dioenez, lortutako emaitzek gizakientzako antzeko test bat garatzea eragingo dute. Nahiz eta testarekin ezin den detektatu oraindik plakarik ez duen gaixoa, sintomen aurretik gaixotasuna atzemateko aukera eskaintzen du. Gainera, testak Alzheimerrak eragindako dementzia eta bestelakoak bereizten ere lagunduko du, eta, ondorioz, tratamendu zehatzagoak diseinatuko dira

Alzheimer-a eta jokuak


Garuna trebatzeko jokoek oinarri zientifikoa dutela erakusteko, 1986an Estatu Batuetako moja batzuekin egindako ikerketa bat aipatzen dute, besteak beste. David Snowdon neurologoak egin zuen azterketa. Andre Mariaren Ahizpen ordenako mojen komentura joan zen, eta han bizi ziren 678 mojak aztertu zituen. Denek 75 urte baino gehiago bazituzten ere, oso ondo zuten burua. Snowdonek ikusi zuen haien artean zahartzaroko dementzia, alzheimerra eta antzeko arazoak ez zirela adin horretako jendearen artean bezain ohikoak, eta mojen buru-osasunean eragin zezaketen faktore guztiak aztertu zituen: dieta, ohiturak, ariketa intelektuala...

Harrituta geratu zen mojak xakean eta antzeko jokoetan aritzeko ohitura zutela ikusi zuenean. Snowdonek ondorioztatu zuen jolas haiei esker zituztela hain buru onak. Haren ustez, jolasek neuronak berritzen eta suspertzen laguntzen zuten, eta garuna zahartzetik babesten zuten.
Huek dira besteak beste sarean aurkitu ditzakegun joku trebeak memoria gaitasuna arintzeko: misabueso eta braintrainig.

Alzheimer-a ekiditu

Alzheimer-a ekidetzeko zenbait era daude, baina honako hauek dira edonork aurrera eraman ditzakeen aktibitateak:
Erretzea ekiditu. Estokolmon egindako ikerketa batzuek, gaixotasunaren eta zigarroaren osagai batzuen arteko zuzeneko lotura adierazi dute.
Garunaren aktibotasuna mantendu. Pertsonak estimulua duen bitartean, gurutzegramak, marraztea edota landareak ureztatzea bezalako estimulua edo ekintzak, garuna funtzionamenduan egongo da.
Isolamendua ekiditu. Familiarekiko edo pertsonekiko kontaktua onuragarria da, komunikazio ahalmena mantenduz.
Irakurtzea eta hausnarketa sorrarazten duten dokumentalak eta pelikulak ikustea gomendatzen da.
Diabetesa edukitzekotan, gomendagarria da tratamendua jarraitzea eta iraunkor mantentzea.
Gizentasuna kontolatu behar da.
Arterietako hipertentsioa kontrolatu behar da, Alzheimerra eragiten baitu.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Goiko bideoak ikusi osteann eta alzheimer-a zerden jakinda, gaiarekin zerikusi handia duen aurkitu dudan beste bideo hau aurkezten dut interesgarria iruditzen zaidalako eta nahiko ondo argitzen duelako zein motatako gaixotasunaz ari garen.http://www.youtube.com/watch?v=XL52RE8YghY

sábado, 7 de noviembre de 2009

Taldeko power pointa

Hau da taldean egindako power pointa slideshare-ra igo ondoren Egileak, Ane Gonzalez, Yaiza Castillero eta Maialen garcia gara. Espero dut zuen gustoko izatea.

martes, 13 de octubre de 2009