Ongi etorrri

Ongi Etorri

martes, 10 de noviembre de 2009

Alzheimer-a eta jokuak


Garuna trebatzeko jokoek oinarri zientifikoa dutela erakusteko, 1986an Estatu Batuetako moja batzuekin egindako ikerketa bat aipatzen dute, besteak beste. David Snowdon neurologoak egin zuen azterketa. Andre Mariaren Ahizpen ordenako mojen komentura joan zen, eta han bizi ziren 678 mojak aztertu zituen. Denek 75 urte baino gehiago bazituzten ere, oso ondo zuten burua. Snowdonek ikusi zuen haien artean zahartzaroko dementzia, alzheimerra eta antzeko arazoak ez zirela adin horretako jendearen artean bezain ohikoak, eta mojen buru-osasunean eragin zezaketen faktore guztiak aztertu zituen: dieta, ohiturak, ariketa intelektuala...

Harrituta geratu zen mojak xakean eta antzeko jokoetan aritzeko ohitura zutela ikusi zuenean. Snowdonek ondorioztatu zuen jolas haiei esker zituztela hain buru onak. Haren ustez, jolasek neuronak berritzen eta suspertzen laguntzen zuten, eta garuna zahartzetik babesten zuten.
Huek dira besteak beste sarean aurkitu ditzakegun joku trebeak memoria gaitasuna arintzeko: misabueso eta braintrainig.