Ongi etorrri

Ongi Etorri

martes, 10 de noviembre de 2009

Alzheimer-a eta ingurunea


Hona emen gaixotasunarekin aurkitu dudan informazioa ikus ditzagun zeintzuk dira gaixotasunaren eraginak gizartean:

Gaur egungo gizartearen erronkarik latzenetako bat biztanlegoaren zahartze ekidinezinaren gestio egokia da. Egungo bizi-itxaropen handia eta jasaten dugun jaiotze-tasa baxuaren baturak emaitza beldurgarria dakar: "demografi piramidea" izenez ezagutzen duguna alderantziz jartzen ari da pixkanaka.
Estatu espainiarrean, 65 urtetik gorako bost milioi pertsona daude dagoeneko , hau da, biztanlego osoaren %16, edo zazpi biztanletik bat. Belaunaldien zahartze horren arazo nagusia zenbait gaixotasun kronikorekin duen lotura da; adinekoen osasunarentzat eragozpen handia izateaz gain, arazo sozial eta ekonomiko handia da dagoeneko. Zahartzaroko dementzia dutenek osatzen dute kasu paradigmatiko bat; gure organismoaren zahartzearekin lotuta, dementzia horiek arrazoi askoren ondorio izan daitezke, bainak kasuen %90ean gaixoak Alzheimer gaixotasuna izaten du edo; besterik gabe, aldaketa baskular txiki baina ugariak, buruko infartoak sortu eta herriko hizkeran esanda, garunera ez da odol-zirkulazioa behar bezala iristen. Esan beharrik ez dago ondorioak larriagoak direla gaixoak gaitz biak batera dituenean. Estatistikei begiratuz gero, dementzia mota hauek 65 urtera arte oso gutxitan agertzen direla ohartuko gara, baina adin horretatik aurrera hazkunde esponentziala antzematen da: 70 eta 80 urte bitartean, 100 lagunetik 15ek izaten du dementzia motaren bat. 80tik 90erako tartean, berriz, %33ra arte iristen da era horretako gaitzen bat dutenen portzentaia. Sarritan, zoritxarrez, etxekoek adinaren kontutzat hartzen dituzte Alzheimer-aren lehen sintomak eta ez diote medikuari kontsultatzen. Kasu batzuetan, medikuak berak ez die aldaketa horiei inolako garrantzirik ematen, garaiz antzemanez gero zenbait kasu sendatu ere egin daitekeen arren. Edo, gutxienez, tratamendua eraginkorrago izatea lortuko litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario